martes, 18 de septiembre de 2012

EHUko Bizkaiko Campusean Ostalaritzan geltokia zuten autobus zerbitzuak aldatu dituzte


Ihintza ELUSTONDO

EHUko Leioako Campusean Ostalaritza parean geltokia zuten autobus zerbitzuak lekuz aldatu dituzte eraberritze lanak direla eta. Geltoki horretan geratzen ziren autobusak, Errektoretza eta Ikasgelategi parean geldituko dira ikasturte honetan zehar.

Gernikara, Bermeora, Ermuara eta Areetara doazen Bizkaibus autobusek Errektoretza parean izango dute geralekua irailaz geroztik. Getxora, Erandiora, Bilbora (Erandiotik eta Astrabuduatik igaroz) eta  Areetara doazenek aldiz, Ikasgelategi parean. 

Descargar Plano Leioa (paradas bus).jpg (1724,3 KB)
EHUko Leioako Campuseko geltokiak


Leioako autobus geltokiko txarteldegiko arduradunak geltoki aldaketak arazorik ez duela sortu azaldu du. “Ez da jende asko hurbildu informazio eske”. Egunero Ermuatik Leioara joan-etorria egiten duen Leire Elustondo Kazetaritzako ikasleak kontrakoa dio: “Hasieran oso galduta sentitu nintzen, ez nekien autobusa non hartu behar nuen”. Ingurukoen artean ere ezjakintasuna antzeman duela jakinarazi du EHUko ikasleak.

2012-2013 ikasturtean matrikulek gora egin dute EHUn


Iaz baino 400 matrikula gehiago egin dira aurten.
Andoni ELDUAIEN
EHUko 2012-2013 ikasturteko matrikulek gora egin dute iazkoekin alderatuta. Nahiz eta matrikulatzeko epea oraindik ez den amaitu, Gotzon Isasi Negoziazio Sarbidearen buruak adierazi duenez, 8.785 matrikula egin dira, momentuz.
            Matrikulek gora egitearen arrazoietako bat, azken urteotako krisia izan liteke. Lanik ez dagoela eta, gazte asko ikasten hasi direla uste du Isasik. Iaz baino 400 matrikula gehiago egin dira momentuz, nahiz eta, oraindik ez den matrikulatzeko epea amaitu hainbat gradutan. Honi, gainera, pasa den ikasturtean batxilergoan 1500 ikasle gehiago aritu zirela gehitu behar zaio, igoera horren beste arrazoietako bat.
            Bekei dagokionez, Isasik uste du aurten iaz baino eskaera gehiago izango dituztela, eta honekin krisiak eragin zuzena duela azpìmarratu du. Gainera, unibertsitatera sartzeko gutxieneko notak igo egin dira, hala nola, medikuntzan, kazetaritzan eta fisioterapian.
            Ohikoa den moduan Bizkaian matrikulatu da ikasle gehien. Orotara, 4.830 izan dira bertan matrikulatu direnak, Gipuzkoan 2.216 eta azkenik, Araban 1.740. 

Leioako Kanpuseko kiroldegiak urriaren 1etik aurrera ezarriko du BEZaren igoera kuotetan


Imanol ELEZGARAI
Euskal herriko Unibertsitateko Leioako Kiroldegiak urriaren 1etik aurrera ezarriko du BEZaren igoera bere bezeroei kobratzen dien kuotetan. Igoera %13koa izango da, orain arteko %8ko BEZetik %21era pasaz. Igoera honek urritik aurrera matrikulen jeitsiera bat eragingo ote duen beldur dira kiroldegiko koordinatzaileak. Igoera honi aurre egiteko erabiltzaileei beste abantaila edo aukera batzuk eskaintzea aztertzen ari dira.
Erabiltzaile berriak lortzeko asmotan ordutegietan ere aldaketak burutu dituzte. Body Kombat-aren ordutegia zabaldu dute esaterako. Aurreko urtean eskeini ziren jardueren artean arrakasta handia izan zuen Body Kombat-ek eta honen ordutegia zabalduta erabiltzaile gehiago biltzea espero da.



Kiroldegiak erabiltzaileen esku jarri du posta helbide bat, dutrainingsport@gmail.com erabiltzaile berriak kiroldegiarekin harremanetan jarri daitezen. EHUko webgunean kiroldegiari eta kirol jarduerei buruzko informazio gehiago aurki daiteke.

Itoginen arazoak darrai
BEZaren igoeraz gaina beste arazo baten aurrean aurkitzen dira kiroldegiko erabiltzaileak. Kiroldegiko idazkariaren esanetan aurreko urtean hainbeste arazo eman zituzten itoginen arazoa ez da ebatzi. Hiru hilabetez konponketa lanak eman eta gero, itoginen kopurua murriztu egin dela dio, baina arazoak bere horretan jarraitzen duela.

martes, 11 de septiembre de 2012

Javi Martinez ezkutuan sartu da Lezaman bart gauean

Javi Martinez hesi bat saltatuz sartu zen bart gauean Lezamako instalazioetan bere leihatilan zituen gauzak jasotzeko.  Athletic-eko jokalari ohia, beste lagun batzuk lagunduta, bere leihatilan zituen objetu pertsonalak hartzera joan zen, segurtasuneko langileek ezustean harrapatu zituztenean. Sesio baten ostean jokalariak bere gauzak hartzeko aukera izan zuen azkenean. Jokalariak orain dela gutxi zalegoa agurtzea desio zuela esan arren, jakitun da orain ez dela zentzuzkoena Bilbotik agertzea.